Dakizuenez, munstro handi batek munstro txiki batekin topo egin du laku bateko bazterrean. Munstro txikiak handia sufriarazi du, esanez marrazten ez dakiela, esanez azaburua dela, esanez baldarra dela. Txikia munstro handiaren aitaren lepotik barrez hasi denean, munstro handia negarrez hasi da; baina laku baten ondoan daude, eta munstro txiki bihozgabeak ez daki igeri egiten.
