lunes, 16 de diciembre de 2019

Lagun baten e-mailari erantzuna eman

ERANTZUN ZURE LAGUN AGURAINDARRAK BIDALI DIZUN GUTUNARI.
• Zure gutunak 110 hitz izan behar ditu gutxi gorabehera.
Agurainen, 2007ko maiatzaren 10ean
Kaixo Ane,
Zer moduz zabiltza Tolosa aldean? Londresetik etorri zinenetik ez dugu elkar ikusi eta irrikan nago zurekin egoteko. Badakit Londresekoa oso esperientzia interesgarria izan zela zuretzat. Nik ere hara joateko asmoa dut nire ingelesa hobetzeko eta, horregatik, informazioa eskatu nahi dizut, mesedez, kontatu: non bizi izan zinen? norekin? lanik egin zenuen? non? nola lortu zenuen lana? klaseetara joaten zinen? garestia zen hango bizimodua? lagunik ezagutu zenuen? Galdera asko direla esango duzu, baina joan baino lehen hori guztia jakin nahi dut zer prestatu behar dudan erabakitzeko. Mila esker zure laguntzagatik.
Musu bat eta laster arte.
Gara

londres bilaketarekin bat datozen irudiak