domingo, 30 de noviembre de 2014

Lekurik ederrena





Zein da oporretara joateko lekurik ederrena?

Ikasle hori!

Euskaltegietako ikasleak harremanetan jartzeko eta zuen esperientziak trukatzeko web
orria jarri dugu martxan. orria
Parte hartzeko, zure esperientzia kontatu behar duzu eta, zure ustez, oporrak pasatzeko
lekurik ederrena zein den azaldu behar diguzu.
Puntu hauek erabil ditzakezu zure mezuan:
■ Non dago, nolakoa da lekua, nolakoa da jendea…?
■ Noiz izan zinen/joaten zara?
Norekin joaten zara? Zer egiten duzu han?
■ Zergatik da leku ederra? Zer du?
■ Leku horretan zuri gertatutako pasadizoren bat kontatu…


Zure lanaren zain gaude!!!

miércoles, 26 de noviembre de 2014

EGIN ELKARRIZKETA ZURE ETXEKO NORBAITI, BERE ZALETASUNAZ.

EGIN ELKARRIZKETA ZURE ETXEKO NORBAITI, BERE ZALETASUNAZ.
Horretarako, jarraitu honako pausoei. Hona hemen galdera posible batzuk:

  1. Nola sortu zitzaizun______________-rako zaletasuna?
  2. Zer behar da zaletasun horretaz gozatzeko?
  3. Zer gustatzen zaizu zaletasun horretatik gehien?
  4. Zenbat denbora eskaintzen diozu?
  5. Zer erakutsi dizu____________ak?
  6. __________bat/batzuk aski al da/dira, beraz, zaletasun honetaz gozatzeko?
  7. Esaten duten beste engantxatzen al du zaletasun honek?
  8. Zein da egin/ikusi duzun ____rik ederrena?
EGIN GALDERAK ELKARRIZKETATUARI ETA GRABATU. ELKARRIZKETA IDATZIZ JARRI. Txukun berridatzi elkarrizketa eta zuzendu. Horretarako, gogoan izan: makulu hitzak kendu; errepikatzen diren azalpenak, esaldiak kendu; ideiak ordenan eman.

miércoles, 12 de noviembre de 2014

Koloreak sukaldean

Angelica Lopez de la Manzanarak idatzi eta ilustratu duen liburua ikasgelan irakurri dugu. Baina gure narratzaileak ez digu azken orrialdea irakurri. Guk geuk idatzi eta pintatu behar dugu azken orrialde hori. Horrez gainera, gure sarrerari erantzun bat irentsiko diogu, eta erantzun horretan Angelicari kontatu behar diogu zer iruditu zaigun haren liburua. Kontuan hartu Angelicak berak gure lana ikusiko duela.





miércoles, 5 de noviembre de 2014

Azterketa. 3B-D


Idatz ezazu 140 hitzeko idazlan bat, hizpide hauek hartuz:
 
Aisialdia

Zer egiten duzu zure denbora librean? Irakurri, telebista ikusi, zinera joan, kalera atera...
-Bakarrik ala lagunekin?
-Noiz duzu denbora librea?
- Plan berezirik batzuetan

IKASKETAK

  1. Zein ikasgai gustatzen zaizu?
  2. Zein lan gustatzen zaizu egitea gehien?
  3. Zein da gutxien gustatzen zaizun ikasgaia?
  4. Gustuko al dituzu hizkuntzak?
  5. Eta gorputz-heziketa?
 ILUSIOA

Azaldu zeure ilusioetako bat, zure ikaskideari idatziz. Hark aholkuak emango dizkizu. Azaldu zure ilusioa, liburuko ereduari jarraituz:

  • Zein da zure ilusioa?
  • Noiztik izan duzu ilusio hori?
  • Zergatik daukazu ilusio hori?
  • Zer egiteko asmoa daukazu, egunen batean ilusio hori errealitate bihurtzeko?

UDAKO OPORRAK

 Udan oporretara joango zara. Plana egin duzu. Idatzi Ikerri, Donostiako zure lagunari, eta kontatu zer egingo duzun udan ( nora, nola, norekin...)