Duela hilabete batzuk pertsona batekin hasi zinen ordenagailuz hizketan
edo txateatzen eta, harrezkero, ia egunero hitz egiten duzue. Elkarrekin
ateratzeko eskatu zizun aurreko astean, baina zu zalantzan zaude
proposamena onartu ez onartu.
Eginkizuna:
Idatz iezaiozu mezu
bat zure lagun bati, harreman horren berri emateko eta, bide batez,
aholkua eskatzeko, aurrera begira zer egin ez dakizulako.
Horretarako, nahi baduzu, hurrengo puntuak erabil ditzakezu:
● kontatu nola ezagutu zenuen txateko laguna
● lagun hori nolakoa den esan
● azaldu zeri buruz hitz egiten duzuen
● dituzun zalantzak azaldu
Idatzi mezua. Gutxienez, 140 hitz idatzi beharko dituzu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario