martes, 7 de marzo de 2017

EOIDNA

3. EBALUAKETAKO IDAZLANAK
 1.
Zu aurten Parisera joan zara osaba bisitatzera. Mikel zure laguna da, eta postal hau idatzi dizu. Zuk Mikeli erantzun behar diozu.

Gogoratu 70-90 bitarteko hitz kopurua idatzi behar
duzula.

Kaixo lagun:
Zer moduz zaude Parisen? Nolakoa da
Paris? Gustatu zaizu? Zer ikusi duzu?
Norekin joan zara?
Zenbat egun pasatuko dituzu han?
Noiz bueltatuko zara?
Besarkada handi bat.
Mikel
--------------------
 2.
Zu ez zaude etxean egun hauetan.
Idatzi e-mail bat Amaiari, zure ikaskideari, hauxe
esateko: ea non zauden eta datorren astean bueltatuko zarela. 
3.

Uztaileko lehenengo astean Irlandara joan nahi duzu ingelesa ikastera. Idatzi e-mail bat King’s College-eko arduradunari eta eskatu informazioa: Esan
nor zaren, zenbat daramazun ingelesa ikasten, eta galdetu prezioa, klase orduak, Irlandan non biziko zaren ... 
4.
Aurreko asteburuan izan zara lehenengo aldiz hiri handi batean, Bartzelonan. Zure lehengusua han bizi da, eta datorren urtean berarekin han bizitzera gonbidatu zaitu. Hiria gustatu zaizu, baina oso handia iruditu zaizu
.
Idatzi eskutitz bat lehengusuari erantzuna emateko, eta azaldu zergatik hartu
duzun erabaki hori. 
5.


Asteburuan Guggenheim museoa ezagutzera joan nahi duzu Bilbora. Idatzi e-mail bat Guggenheim museora eta erreserba egin. 
6. Udan euskara ikastera Arantzara joan zara. Familia batean egon zara. Itzuli zara eta etxean zaude orain. Kontatu Madrilen bizi den lagunari nolako esperientzia izan duzun:
Herria

Etxea eta familia

Eskola eta klaseak 
7.

Publizitate iragarki hau ikusi duzu eta interesatu egin zara Bi lekuko hegazkin ultrarin batean hegan egin eta esperientzia ahaztezin batez gozatu!
• Hegaldi bat pilotu aditu batekin.
• Kaskoa eskaintzaren barne dago.
• Hegaldia komunikazio ekipamendu batekin egingo
da.
• Jardueraren iraupena: 30 minutu.
Zuk idatzi mezu bat zerbitzu horretara eta kontatu zer nahi duzun eta zer
zalantzak dituzun; eskatu gainera informazio gehiago: data, prezioa eta
abar.

8
Eguberriak egun gutxi barru dira eta zuk oporrak izanen dituzu. Ikastetxeak
urtero antolatzen ditu aktibitateak, zuk izena emana duzu batean, egun batzuk
izanen dira etxetik kanpo. Zuk, baina, azken orduan ez duzu joan nahi, eta
zure arrazoiak badituzu.
Idatzi mezu bat aktibitatearen arduradunari eta azaldu zure egoera