viernes, 20 de abril de 2018

Deskribatu zure gustuko oinetakoak

 GIDOI-PROPOSAMENA:
  • Nolakoak dira?
  • Noiz erosi zenituen?
  • Zertarako dira/ ez dira aproposak? (kirola egiteko, mendian asko ibiltzeko...)
  • Zergatik gustatzen zaizkizu?

 NIRE OINETAKO GUSTUKUENAK
Niretzat oinetako gustukoenak bota marroi hauek dira. Oinetako hauek larruzkoak dira, eta oso sendoak, baina erosoak dira. Duela bi urte erosi nituen Huescako kirol-denda batean. Niri asko gustatzen zaizkit oinetako hauek, mendian ibiltzeko aproposak direlako. Baina ez dira oso egokiak kalean ibiltzeko, pisutsuak dira eta.
Eguraldi oso hotza egiten badu, eta Pirinioetara joaten bagara, beti bota hauek janzten ditut... asko babesten dute, eta oinak lehor-lehor ibiltzen ditut.

 Resultado de imagen de botas de monte

viernes, 9 de marzo de 2018

TOKI EDER BAT AUKERATU DUGU.


Taldeko lana da. Binaka jarriko zarete. Informatika-orduan, gure hozkailu solidariora joango gara. Patrimonio de la Humanidad saileko liburu bat hartuko duzue, eta toki bat aukeratu behar duzu. Toki horri buruzko informazioa bilatu behar duzue Interneten. Eta toki horren aurkezpena egin behar duzue. Hasteko, hemen idatziko duzue, eta gero, ahoz klasean egingo duzue.




martes, 6 de febrero de 2018

Zer egiten dugu sortzen dugun zaborrarekin?



Hasteko, begiratu Ikasbil orrialdean eta Iruñerriko Mankomunitatearen webgunean.
Gero, zure idazlana sortu. Egitura gorde behar duzu (sarrera, iritzia, argudioak eta
 ondorioa).

martes, 16 de enero de 2018

SASKIBALOIA

  • Saskibaloia gustatzen al zaizu? Konparatu futbolarekin.
  • Talde batean jokatzen duzu? Noiztik?
  • Zein da talderik onena? Eta jokalaririk onena?
  • Kontatu ikusi edo jokatu duzun partida bat.