domingo, 20 de octubre de 2019

OPORRETAN NORA JOAN?

MENDIRA ALA HONDARTZARA? NORA JOAN OPORRETAN?

Etxean erabakitzen ari zarete nora joan oporretan. Badira bi aukera. Mendira ala hondartzara. Zuk toki bat aukeratu behar duzu, eta zure erabakia defendatu behar duzu. Horretarako, baliabide gramatikal hauek erabili:

  • Nahiago izan.  Nik txokolatea nahiago dut. Nik Donostiara joan nahiago dut.
  • Adjektibok: jendetsua, bakartia, handia, klasikoa, zabala, garbia, isila, beroa....
  • Konparazioak....baino...ago(a)(k): Txokolatea freskagarriak baino hobea da./ Txokolateak freskagarriek baino indar gehiago ematen du.
  • Konparazioak: hain , hainbeste: Txokolatea ez da hain gozoa./Txokolateak ez du hainbeste indar.
  • Ezezko konparazioak: Txokolatea ez da freskagarriak baino merkeagoa/Freskagarriek ez dute txokolateak baino indar gehiago.
  • Superlatiboa...(r)rik...en(a)(k). Txokolatea postrerik gozoena da.
  • Konpletiboak: Txokolatea gozoa dela uste dut.
  • Graduatzaileak: batere, gutxi, dezente, asko, izugarri..
  • Berdintasunezko konparazioak: Txokolatea haragia bezain nutritiboa da./Txokolateak haragiak beste indar dauka.







domingo, 13 de octubre de 2019

Pertsona bati laguntza eman diozu.

 Kontatu noiz lagundu diozun pertsona bati, lagun bati. Esan noiz, non, nola, nori...


  • lagundu: nor-nori-nork. Zertan lagundu.
NiK asteburu honetaan AsierrI etxeko lanak egiTEN LAGUNDU DIOT.

Resultado de imagen de help

martes, 8 de octubre de 2019

PARISEN ZAUDE

Zu aurten Parisera joan zara osaba bisitatzera. Mikel zure laguna da, eta postal bat idatzi dizu. Zuk Mikeli erantzun behar diozu. Gogoratu 70-90 bitarteko hitz kopurua idatzi behar duzula.
Hauxe da Mikelen postala

Kaixo lagun:

Zer moduz zaude Parisen? Nolakoa da Paris? Gustatu al zaizu? Zer ikusi duzu? Norekin joan zara? Zenbat egun pasatuko dituzu han? Noiz bueltatuko zara?
Besarkada handi bat

Mikel.

BALIABIDE GRAMATIKALAK:

-Zale atzizkia
-Nongoak
-Kausazkoak
-t(z)ea
-zeri buruz, zertaz, zeri buruzko
-ematen du, dirudi, 

miércoles, 2 de octubre de 2019

Ez zaude etxean egun hauetan



Ez zaude etxean egun hauetan

Zu ez zaude etxean egun hauetan.
Idatzi e-mail bat Amaiari, zure ikaskideari, hauxe esateko:
••• ea non zauden
••• datorren astean bueltatuko zarela.