jueves, 21 de noviembre de 2013

GAIXORIK ZAUDE

Zu gaixorik zaude etxean.
Idatzi e-mail bat Mikeli, zure ikaskideari, hauxe esateko:
• Zer gertatzen zaizu?
• Bihar ezin izango zara klasera joan.

LAGUN AGURAINDARRARI

ERANTZUN ZURE LAGUN AGURAINDARRAK BIDALI DIZUN GUTUNARI.
• Zure gutunak 110 hitz izan behar ditu gutxi gorabehera.
Agurainen, 2007ko maiatzaren 10ean
Kaixo Ane,
Zer moduz zabiltza Tolosa aldean? Londresetik etorri zinenetik ez dugu elkar ikusi eta irrikan nago zurekin egoteko. Badakit Londresekoa oso esperientzia interesgarria izan zela zuretzat. Nik ere hara joateko asmoa dut nire ingelesa hobetzeko eta, horregatik, informazioa eskatu nahi dizut, mesedez, kontatu: non bizi izan zinen? norekin? lanik egin zenuen? non? nola lortu zenuen lana? klaseetara joaten zinen? garestia zen hango bizimodua? lagunik ezagutu zenuen? Galdera asko direla esango duzu, baina joan baino lehen hori guztia jakin nahi dut zer prestatu behar dudan erabakitzeko. Mila esker zure laguntzagatik.
Musu bat eta laster arte.
Garazi
7

Idazmena. 2.ebaluaketa. 2.a

• Kontatu idazlantxo batean
1. ZURE BIOGRAFIATXOA:
• Nor zaren.
• Non eta noiz jaioa.
• Non bizi zaren.
• Zer ikasketa egin dituzun orain arte.
• Zer lan edo ikasketa egiten duzun orain.
2. ZER IKASI DUZUN ORAIN ARTE EUSKARAZ :
• Ea beste kurtsorik egin duzun euskara ikasteko eta zehaztu.
• Noiz, non, zein maila?
• Ea txikitan bazenekien zer edo zer, edo zure familiak badakien
• Ea orain telebista ikustean edo irratia entzutean ulertzen duzun zerbait euskaraz .
• Ea zuk hitz egiten duzun zerbait euskaraz.
• Ea irakurtzen eta ulertzen duzun zerbait euskaraz edo idazten duzun.
• Pasa den kurtsoan ikasi zenuen euskara nonbait?
• Noiz, non, zein maila? Bukatu zenuen?