domingo, 30 de noviembre de 2014

Lekurik ederrena





Zein da oporretara joateko lekurik ederrena?

Ikasle hori!

Euskaltegietako ikasleak harremanetan jartzeko eta zuen esperientziak trukatzeko web
orria jarri dugu martxan. orria
Parte hartzeko, zure esperientzia kontatu behar duzu eta, zure ustez, oporrak pasatzeko
lekurik ederrena zein den azaldu behar diguzu.
Puntu hauek erabil ditzakezu zure mezuan:
■ Non dago, nolakoa da lekua, nolakoa da jendea…?
■ Noiz izan zinen/joaten zara?
Norekin joaten zara? Zer egiten duzu han?
■ Zergatik da leku ederra? Zer du?
■ Leku horretan zuri gertatutako pasadizoren bat kontatu…


Zure lanaren zain gaude!!!

miércoles, 26 de noviembre de 2014

EGIN ELKARRIZKETA ZURE ETXEKO NORBAITI, BERE ZALETASUNAZ.

EGIN ELKARRIZKETA ZURE ETXEKO NORBAITI, BERE ZALETASUNAZ.
Horretarako, jarraitu honako pausoei. Hona hemen galdera posible batzuk:

  1. Nola sortu zitzaizun______________-rako zaletasuna?
  2. Zer behar da zaletasun horretaz gozatzeko?
  3. Zer gustatzen zaizu zaletasun horretatik gehien?
  4. Zenbat denbora eskaintzen diozu?
  5. Zer erakutsi dizu____________ak?
  6. __________bat/batzuk aski al da/dira, beraz, zaletasun honetaz gozatzeko?
  7. Esaten duten beste engantxatzen al du zaletasun honek?
  8. Zein da egin/ikusi duzun ____rik ederrena?
EGIN GALDERAK ELKARRIZKETATUARI ETA GRABATU. ELKARRIZKETA IDATZIZ JARRI. Txukun berridatzi elkarrizketa eta zuzendu. Horretarako, gogoan izan: makulu hitzak kendu; errepikatzen diren azalpenak, esaldiak kendu; ideiak ordenan eman.

miércoles, 12 de noviembre de 2014

Koloreak sukaldean

Angelica Lopez de la Manzanarak idatzi eta ilustratu duen liburua ikasgelan irakurri dugu. Baina gure narratzaileak ez digu azken orrialdea irakurri. Guk geuk idatzi eta pintatu behar dugu azken orrialde hori. Horrez gainera, gure sarrerari erantzun bat irentsiko diogu, eta erantzun horretan Angelicari kontatu behar diogu zer iruditu zaigun haren liburua. Kontuan hartu Angelicak berak gure lana ikusiko duela.





miércoles, 5 de noviembre de 2014

Azterketa. 3B-D


Idatz ezazu 140 hitzeko idazlan bat, hizpide hauek hartuz:
 
Aisialdia

Zer egiten duzu zure denbora librean? Irakurri, telebista ikusi, zinera joan, kalera atera...
-Bakarrik ala lagunekin?
-Noiz duzu denbora librea?
- Plan berezirik batzuetan

IKASKETAK

  1. Zein ikasgai gustatzen zaizu?
  2. Zein lan gustatzen zaizu egitea gehien?
  3. Zein da gutxien gustatzen zaizun ikasgaia?
  4. Gustuko al dituzu hizkuntzak?
  5. Eta gorputz-heziketa?
 ILUSIOA

Azaldu zeure ilusioetako bat, zure ikaskideari idatziz. Hark aholkuak emango dizkizu. Azaldu zure ilusioa, liburuko ereduari jarraituz:

  • Zein da zure ilusioa?
  • Noiztik izan duzu ilusio hori?
  • Zergatik daukazu ilusio hori?
  • Zer egiteko asmoa daukazu, egunen batean ilusio hori errealitate bihurtzeko?

UDAKO OPORRAK

 Udan oporretara joango zara. Plana egin duzu. Idatzi Ikerri, Donostiako zure lagunari, eta kontatu zer egingo duzun udan ( nora, nola, norekin...)

jueves, 9 de octubre de 2014

Munstro handiek ez dute negarrik egiten.

Klasean irakurtzen ari garen ipuin honi bukaera bat eman behar diozu.

Dakizuenez, munstro handi batek munstro txiki batekin topo egin du laku bateko bazterrean. Munstro txikiak handia sufriarazi du, esanez marrazten ez dakiela, esanez azaburua dela, esanez baldarra dela. Txikia munstro handiaren aitaren lepotik barrez hasi denean, munstro handia negarrez hasi da; baina laku baten ondoan daude, eta munstro txiki bihozgabeak ez daki igeri egiten.

Oihaneko mutila, Txikilu eta Elene Odriozolaren ipuina.

Nire ikasgelara ikaskide berri bat etorri da, Horazio. Orain arte Nikaraguako oihanean bizi izan da. Maisuluisek Nikaraguako kontu asko kontatu dizkigu. Horazio ni bezain bihurria da, eta adiskidetu egin gara. Maisuluis kezkaturik dago, Horaziok oihanean ez baitzuen irakurtzen eta idazten ikasi.
Horaziok dio jaguarrak bakarrik ematen diola beldurra. Jaguarra katu handi gaiztoa da gero! Horaziok dio jaguar bihurtzen ahal dela, baina horretarako, oihanean egon behar duela.
Gaur arratsaldean herriko basoa  gure plazatik ikusi eta galdetu du: " Han Jaguar?". Nik ezetz esan diot, han ez dagoela jaguarrik. Orduan orroka eta marruka hasi da Horazio.

Eman bukaera Txikiluk eta Elena Odriozolak sortu duten ipuin honi.

jueves, 2 de octubre de 2014

UDAKO OPORRAK

 Udan oporretara joango zara. Plana egin duzu. Idatzi Ikerri, Donostiako zure lagunari, eta kontatu zer egingo duzun udan ( nora, nola, norekin...) Gutxienez, 10 lerro bete behar dituzu.

Kaixo........................
------------------------------------(10 lerro)
Agur, laster arte!


miércoles, 24 de septiembre de 2014

Neure ilusioetako bat

 Azaldu zeure ilusioetako bat, zure ikaskideari idatziz. Hark aholkuak emango dizkizu. Azaldu zure ilusioa, liburuko ereduari jarraituz:
  • Zein da zure ilusioa?
  • Noiztik izan duzu ilusio hori?
  • Zergatik daukazu ilusio hori?
  • Zer egiteko asmoa daukazu, egunen batean ilusio hori errealitate bihurtzeko?
Baliabide gramatikalak:
  • -t(z)ea.  Nire ilusioa ...........-t(z)ea da.
  • -tik, -tatik. ........nituenetik, ...nuenetik/ txikitatik...
  • ...-(e)lako
  • ...-t(z)eko asmoa daukat.

miércoles, 7 de mayo de 2014

Jai ahaztezin haiek

Euskaltegiko aldizkariak kontakizun-lehiaketa antolatu du.
Nahi duten ikasleek hartuko dute parte eta haiek aukeratuko dute istoriorik onena.
Saria izango da irabazlearentzat.
Zure istorioa e mailez bidal dezakezu.
Hau da izenburua:
Haiek bai izan zirela jai ahaztezin eta harrigarriak!
Gutxienez,140
hitz idatzi beharko dituzu.