martes, 22 de diciembre de 2015

ETXEBIZITZA ETA ETXEKO EGINBEHARRAK

Non bizi zara: hirian, herrian, pisu batean, txalet batean? Nolakoa da zure etxea? Etxea garbitu behar izaten da. Zuk parte hartzen duzu? Nork garbitu eta txukuntzen du zure logela? Nolakoa da zure logela? Gustatzen zaizu? Etxean zer egiten duzu: erosketak egin, garbitu, bazkaria prestatu, etxeko zaborrak eraman, arropa lisatu, brikolajea...?


BIDAIAK

Eguneroko bizitzan askotxo ibiltzen al zara? Eta asteburuetan? Oporretan, nora joaten zara? Eta nola, autobusez, trenez, autoz? Non egon zara? Nora joan nahi duzu? Zer nahiago duzu: hotela, apartahotela, kanpinga? Zer modu berri daude munduan barrena bidaiatzeko? Zer aktibitate egiten dituzu
udako bidaietan? Eta  neguko bidaietan? Eta euria egiten duen egunetan?




domingo, 20 de diciembre de 2015

ITALIAN IKASTEN ARI ZARA

Italian ikasten ari zara aurten. Hemengo zure lagunak, Imanolek, postal bat idatzi dizu. Zuk Imanoli erantzun behar diozu. Hauxe da postala:

Kaixo, lagun.

Zer moduz zaude Italian? Irrikitan nago zure berri jakiteko. Zein hiritan bizi zara?
Etxea aurkitu duzu? Non dago? Bakarrik bizi zara? Eta unibertsitatean, zer moduz moldatzen zara?
Idatzi azkar.
Besarkada handi bat. Imanol.


UDAKO AMODIOA

Aurtengo oporretan inoiz baino hobeto pasatu duzu Alikanten; izan ere, neska-mutil kuadrila ederra elkartu zarete. Uda amaitu da, eta etxean gutun bat jaso duzu, e-mail bat. Donostiako neska batek/mutil batek hauxe idatzi dizu:

...orain, elkarrengandik urruti gaudela, bakar-bakarrik, ez naiz lotsatzen esatean kuadrilako guztiekin oso ondo moldatu naizela, baina zurekin desberdina izan dela, zurekin gogorrago lotzen ninduen sentimendu zirraragarriago bat sumatu dudala nire barrenetan, gora eta behera, eta erlojuari begiratzen diodan bakoitzean, erlojuko orratz txikia izan nahi dudala, orduoro zurekin elkartzeko...




Adiskidearen hitzei nahi duzun erantzuna eman.

martes, 24 de noviembre de 2015

Emausko Trapuketariak. Liburu-hozkailua

Gure institutuan liburuak trukatzeko hozkailu bat jarri behar dugu, Yamaguchiko liburutegian dagoena bezalakoa. Horretarako, Emausko Trapuketariekin harremanetan hasi behar dugu, lagundukko digutela esan baitute. Eskaera bat eginen diegu, zer egiteko asmoa dugun eta zer egin behar dugun azalduz.
 Gutun formala idatzi behar duzue. Gero, denon gutunak hartu eta bat-bakarra eginen dugu, Emausko Trapuketariei bidaliko dieguna.

Gutuna:

1. Datuak
2. Agurra
3. Nor garen azaldu.
4. Zer nahi dugun azaldu.
4.Zer behar dugun azaldu.
5. Eskerrak aurretik eman.
6.Agurra
7. Data.

lunes, 16 de noviembre de 2015

Azterketako idazlana

Azterketarako idatzi zenuen idazlana sar ezazu txoko honetan. Gainerako ikaskideek zuzenduko dizute zure testua, eta gero zuk, zuzenketak ikusita, azken zuzenketa egin beharko duzu.

viernes, 13 de noviembre de 2015

Duela hilabete batzuk pertsona batekin hasi zinen ordenagailuz hizketan edo txateatzen eta, harrezkero, ia egunero hitz egiten duzue. Elkarrekin ateratzeko eskatu zizun aurreko astean, baina zu zalantzan zaude proposamena onartu ez onartu.

Eginkizuna:
Idatz iezaiozu mezu bat zure lagun bati, harreman horren berri emateko eta, bide batez, aholkua eskatzeko, aurrera begira zer egin ez dakizulako.
Horretarako, nahi baduzu, hurrengo puntuak erabil ditzakezu:

● kontatu nola ezagutu zenuen txateko laguna
● lagun hori nolakoa den esan
● azaldu zeri buruz hitz egiten duzuen
● dituzun zalantzak azaldu


Idatzi mezua. Gutxienez, 140 hitz idatzi beharko dituzu.

martes, 10 de noviembre de 2015

ANIMALIAK

Animaliak gustatzen zaizkizu? Eta etxekoei? Zuk baduzu animaliarik etxean? Zein? Animaliarik ez baduzu, esan zergatik ez. Zein animalia da egokia pisu batean edukitzeko? Animaliak etxean edukitzeko, nola zaindu behar dira?



miércoles, 28 de octubre de 2015

BIZITZA OSASUNTSUA

Zer moduz jaten duzu? Ariketa fisikorik egiten duzu? Lo orduak, nahikoak dituzu? Ohitura onak, zein dituzu? Ohitura tx arrak, zure lagun-taldean alkohola edaten hasi al zarete? Eta erretzen hasi al zarete? Egunkarietan argitaratzen diren osasunari buruzko berriak interesatzen al zaizkizu?



miércoles, 21 de octubre de 2015

GAIXORIK NAGO

Zu gaixorik zaude etxean egun hauetan. Idatzi e-mail bat Amaiari, zure ikaskideari, hauxe esateko:
  • zer gertatzen zaizu?
  • Bihar ezin izango zara klasera joan.

Hiria ala herria, bizitzeko

 Azaldu zure iritziak, zure esperientziak, zure ikuspuntua gai horren inguruan.

Horretarako puntu hauek aipatu:


  1. Zein gustatzen zaizu gehiago?
  2. Nolakoa da zure etxea? Non bizi zara? Norekin? Zer falta zaio etxeari?
  3. Auzokideekin zer moduz?
  4.  Herria/hiria/auzoa nolakoa da?
  5. Oporretan non ibiltzen zara? Herrian ala hirian?
  6. Aukera izanez gero, zer nahiago duzu?
  7. Alderatu herriko eta hiriko giroak. Berdintasunak eta desberdintasunak.

martes, 20 de octubre de 2015

Ez zaude etxean

Zu ez zaude etxean egun hauetan. Idatzi e-mail bat Amaiari, zure ikaskideari, hauxe esateko:
  • ea non zauden.
  • datorren astean bueltako zarela


Gogoratu 35-50 bitarteko hitz kopurua idatzi behar duzula.

CURRICULUM TXIKIA

Oraingoan, zure curriculum txikia idatziko duzu, baina datu bat ematen duzun guztietan, aposizioan, erlatibozko esaldi bat tartekatu behar duzu. Esaterako:

Txantrean bizi naiz, El Drogas bizi den auzoan.
2002ko martxoaren 5ean jaio nintzen, Dory ardia klonatu zuten urtean.
Curriculum txikian sartukodituzun datuak:


-        Izen-abizenak:
-        Jaiotze data:
-        Non bizi zara? Norekin?:
-        Zein eskolatatik zatoz?:
-        Zein hizkuntza dakizkizu?:
-        Zer egitea gustatzen zaizu?:
-        Zer EZ zaizu gustatzen egitea?:
-        Zerbait berezirik egiten badakizu? (instrumenturen bat jo, dantza egin, kirolen bat egin…?:
-        Zer leku ezagutzen dituzu?

jueves, 26 de febrero de 2015

LIGATU NAHIAN

107. orrialdeko 3. ariketako bi egoera irakurri behar dituzu. Aukeratu horietako bat eta, gero, sortu bertan agiri diren protagonisten arteko elkarrizketa labur bat, hamar bat lerrokoa.