lunes, 16 de diciembre de 2019

Lagun baten e-mailari erantzuna eman

ERANTZUN ZURE LAGUN AGURAINDARRAK BIDALI DIZUN GUTUNARI.
• Zure gutunak 110 hitz izan behar ditu gutxi gorabehera.
Agurainen, 2007ko maiatzaren 10ean
Kaixo Ane,
Zer moduz zabiltza Tolosa aldean? Londresetik etorri zinenetik ez dugu elkar ikusi eta irrikan nago zurekin egoteko. Badakit Londresekoa oso esperientzia interesgarria izan zela zuretzat. Nik ere hara joateko asmoa dut nire ingelesa hobetzeko eta, horregatik, informazioa eskatu nahi dizut, mesedez, kontatu: non bizi izan zinen? norekin? lanik egin zenuen? non? nola lortu zenuen lana? klaseetara joaten zinen? garestia zen hango bizimodua? lagunik ezagutu zenuen? Galdera asko direla esango duzu, baina joan baino lehen hori guztia jakin nahi dut zer prestatu behar dudan erabakitzeko. Mila esker zure laguntzagatik.
Musu bat eta laster arte.
Gara

londres bilaketarekin bat datozen irudiak

miércoles, 27 de noviembre de 2019

2.- IDAZLANA Aurreko asteburuan izan zara lehenengo aldiz hiri handi batean, Bartzelonan. Zure lehengusua han bizi da, eta datorren urtean berarekin han bizitzera gonbidatu zaitu. Hiria gustatu zaizu, baina oso handia iruditu zaizu. Idatzi eskutitz bat lehengusuari erantzuna emateko, eta azaldu zergatik hartu duzun erabaki hori. Oharrak: • Gogoratu 70-90 bitarteko hitz kopurua idatzi behar duzula.

BARCELONA bilaketarekin bat datozen irudiak

lunes, 25 de noviembre de 2019

GRAFITIAK ARTEA AL DIRA?

Zure ustez, kaleko grafitiak Artea al dira? Arrazoitu zure iritzia.

Baliabide gramatikalak:
  • -Nik uste dut.........................(e)la.
  • Nire ustez,...................................
  •  -(e)lako.
  • ...ba-
  • ...enean
  • ...t(z)eko.
 

Ikasbil webgunean grafitiei buruzko informazio asko daukazu.



miércoles, 20 de noviembre de 2019

La Basu Irubidera etorri da.

la basu 1 bilaketarekin bat datozen irudiak


La Basu Irubidera etorri da.

Oso gustura egon gara La Basurekin. Gauza asko kontatu dizkigu, eta kantatu eta guzti egin dugu harekin. Ezin hobeki egon gara. Hasteko, hip-hopa eta rapa zer diren azaldu digu. Hip-hop kultaran dauden 4 adar erakutsi dizkigu. Gero, Hip-hop kulturan nola sartu zen kontatu digu. Eta gauza bat argi eta garbi utzi du: emakumea izanik eta euskalduna izanik, gainditu behar izan dituen trabak ez dira txikiak izan. Bukatzeko, rap-tailer txiki bat egin dugu. Baina esan bezala, gauza asko kontatu dizkigu. Errepaso txiki bat egingo dugu. Horretarako, binaka jarrita, ulertu duzuen gauzatxo bat ekarri, eta zuk asmatu ohartxo bat. Esaterako:

  • Red Bullek edari energetiko-energetikoak egiten ditu, baina gehiago saltzeko, hip-hop kulturaren gauza asko hartu ditu eta bere interes ekonomikoetara egokitu ditu. Ez dago urarekin parekatzen ahal den edaririk.

martes, 19 de noviembre de 2019

Ahozkoak. Mendia ala hondartza? Aisialdia. Ikasketak.

OINARRIZKO MAILA BAKARRIZKETA 


 MENDIA ala HONDARTZA - Zein gustatzen zaizu gehiago? - Joaten zara? - Nora? - Norekin? - Noiz? - Oporretan mendian ala hondartzan ibiltzen zara?

  • ..gustatzen zaizu?.....gustatzen zait.
  • -t(z)ea gustatzen....kantatzea gustatzen zait.
  • A B BAINO....GEHIAGO/GUTXIAGO/ Mendia itsasoa baino gehiago
  • Nora? -(e)ra joan, mendira joaten naiz
  • nora: sing-(e)ra; plur. -etara; mug- (e)tara/(e)ra. Bilbora joaten naiz.
  • nola? (e)z. Hegazkinez joaten naiz; 
  • Norekin? -arekin, -ekin, -(r)ekin. Nire gurasoekin joaten naiz.
  • Normalean.......-t(z)en. Normalean joaten naiz.
  •  Datorren urtean.....-ko,-ngo Monte Perdidora joango naiz.




monte perdido bilaketarekin bat datozen irudiakhondartza bilaketarekin bat datozen irudiak

------------------------------------------------------------------------------------------
 AISIALDIA - Zer egiten duzu zure denbora librean? Irakurri, telebista ikusi, zinera joan, kalera atera… - Bakarrik ala lagunekin? - Noiz duzu denbora librea? - Plan berezirik batzuetan? 
  • Zer egiten duzu denbora librean?...-t(z)en 
  • Zertan jolastu/ jokatu? Futbolean jolasten naiz/jokatzen dut.
  • Zer irakurri? Zer ikusi telebistan? zinera joan...
  • Gehien gustatzen zaidan liburua/filma/telesaila/musika......
  • Noiz ? -(e)an, -(e)nean. Arratsaldean, denbora ona egiten duenean....
  • Plan berezirik batzuetan? Batzuetan, noizean behin, askotan, hilabetean behin...-t(z)en . Hilabetean behin zinemara joaten gara, Itaroara, eta gero jatetxe batera joaten gara hanburgesa bat jatera.


sala de cine bilaketarekin bat datozen irudiak
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

IKASKETAK - Zein ikasgai gustatzen zaizu? - Zein lan gustatzen zaizu egitea gehien? - Zein da gutxien gustatzen zaizun ikasgaia? - Gustuko dituzu hizkuntzak? - Eta Gorputz-Heziketa? Zer ikasteko asmoa daukazu?.

  • ..gustatzen zaizu?.....gustatzen zait.
  • -t(z)ea gustatzen....kantatzea gustatzen zait.
  • A B BAINO....GEHIAGO/GUTXIAGO/ Matematika Gorputz Heziketa baino gehiago gustatzen zait.
  • Gehien/gutxien gustatzen zaidan ikasgaia.....
  • Gustuko dituzu hizkuntzak? Bai gustuko ditu hizkuntzak/ hizkuntzak gustatzen zaizkit.
  • -t(z)eko asmoa
  • -tu, -i, -n + nahi izan.

clase bilaketarekin bat datozen irudiak