Zu gaixorik zaude etxean.
Idatzi e-mail bat Mikeli, zure ikaskideari, hauxe esateko:
• Zer gertatzen zaizu?
• Bihar ezin izango zara klasera joan.
jueves, 21 de noviembre de 2013
LAGUN AGURAINDARRARI
ERANTZUN ZURE LAGUN AGURAINDARRAK BIDALI DIZUN GUTUNARI.
• Zure gutunak 110 hitz izan behar ditu gutxi gorabehera.
Agurainen, 2007ko maiatzaren 10ean
Kaixo Ane,
Zer moduz zabiltza Tolosa aldean? Londresetik etorri zinenetik ez dugu elkar ikusi eta irrikan nago zurekin egoteko. Badakit Londresekoa oso esperientzia interesgarria izan zela zuretzat. Nik ere hara joateko asmoa dut nire ingelesa hobetzeko eta, horregatik, informazioa eskatu nahi dizut, mesedez, kontatu: non bizi izan zinen? norekin? lanik egin zenuen? non? nola lortu zenuen lana? klaseetara joaten zinen? garestia zen hango bizimodua? lagunik ezagutu zenuen? Galdera asko direla esango duzu, baina joan baino lehen hori guztia jakin nahi dut zer prestatu behar dudan erabakitzeko. Mila esker zure laguntzagatik.
Musu bat eta laster arte.
Garazi
7

Idazmena. 2.ebaluaketa. 2.a
• Kontatu idazlantxo batean
1. ZURE BIOGRAFIATXOA:
• Nor zaren.
• Non eta noiz jaioa.
• Non bizi zaren.
• Zer ikasketa egin dituzun orain arte.
• Zer lan edo ikasketa egiten duzun orain.
2. ZER IKASI DUZUN ORAIN ARTE EUSKARAZ :
• Ea beste kurtsorik egin duzun euskara ikasteko eta zehaztu.
• Noiz, non, zein maila?
• Ea txikitan bazenekien zer edo zer, edo zure familiak badakien
• Ea orain telebista ikustean edo irratia entzutean ulertzen duzun zerbait euskaraz .
• Ea zuk hitz egiten duzun zerbait euskaraz.
• Ea irakurtzen eta ulertzen duzun zerbait euskaraz edo idazten duzun.
• Pasa den kurtsoan ikasi zenuen euskara nonbait?
• Noiz, non, zein maila? Bukatu zenuen?

lunes, 14 de octubre de 2013
Curriculum txiki luzatua
Oraingoan, zure curriculum txikia idatziko duzu, baina datu bat ematen duzun guztietan, aposizioan, erlatibozko esaldi bat tartekatu behar duzu. Esaterako:
Txantrean bizi naiz, El Drogas bizi den auzoan.
2002ko martxoaren 5ean jaio nintzen, Dory ardia klonatu zuten urtean.
Curriculum txikian sartukodituzun datuak:

-
Izen-abizenak:
-
Jaiotze data:
-
Non bizi zara?
Norekin?:
-
Zein
eskolatatik zatoz?:
-
Zein hizkuntza
dakizkizu?:
-
Zer egitea
gustatzen zaizu?:
-
Zer EZ zaizu
gustatzen egitea?:
-
Zerbait
berezirik egiten badakizu? (instrumenturen bat jo, dantza egin, kirolen bat egin…?:
-
Zer leku
ezagutzen dituzu?
miércoles, 9 de octubre de 2013
Lagun baten deskribapena.
Oraingoan zure inguruko edo lagun ospetsu baten deskribapena egin behar duzu,12-15 lerroa.
Bere itxura fisikoa eta izaera deskribatzeko, baliadide pragmatiko hauexek erabili behar dira: izenondoak, erlatibozko esaldiak, eta harridurazko esaldiak.
Galdetu nor den lagun misteriotsua.

lunes, 30 de septiembre de 2013
Izaki mitologiko baten deskribapena.
Idazlan honetan ikaki mitologiko baten deskribapena egin behar duzu, baina emango duzun informazioa zehar-estiloan eman behar duzu, hau da, "entzun dut", "irakurri dut", "esan dit....-(e)la" bezalako esapideak sartu behar dituzu. Bai bere deskribapen fisikoa, bai bere izaera nolakoak diren adierazi behar duzu.
Egitura:
1. Sarrera. Zer entzun duzun eta nortaz ari zaren azaldu.
2.Garapena. Deskribapen fisikoa (95....) eta izaera. Non bizi den, zer egiten duen.
3. Zure irudipena. Izaki horrek sortarazten dizuna esan.
15/20 lerro.
Klasean ikusi ditugun baliabide morfologikoak:
-Zehar-estiloa: entzun, ikusi, irakurri...-(e)la
-Nor/nor-nork: da/du
-Aditzaren aspektua: -tu,-i,-n/ -t(z)en
-Bezala/bezalakoa
-zein kaleTAN?
Ahozkorako erabili duzun izaki mitologikoa orain ere erabiltzen ahal duzu, baina, aberastu Interneten duzun informazioarekin. Ez egin kopiatu/itsatsi. Informazio-iturriak aipatu :.....batek dio...(e)la.
Animo eta lotu lanera.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)