martes, 13 de diciembre de 2016

IKASKETAK

IKASKETAK

  1. Zein ikasgai gustatzen zaizu?
  2. Zein lan gustatzen zaizu egitea gehien?
  3. Zein da gutxien gustatzen zaizun ikasgaia?
  4. Gustuko al dituzu hizkuntzak?
  5. Eta gorputz-heziketa?
Goiko galderak hartuta, idatz ezazu hamar lerroko idazlan bat. Lau paragrafo egin. Lehenengoan, sarrera. Bigarrenean, gustuko ikasgaiak. Hirugarrenean, gustukoak ez dituzunak. Laugarrenean, gainerakoa.

 BALIBIDE GRAMATIKALAK
- T(Z)EA GUSTATU
- ASKO/GUTXI GUSTATU.
-GEHIEN/GUTXIEN  GUSTATU
-  Ohitura: -t(zen)

jueves, 13 de octubre de 2016

Deskribatu zure gustuko oinetakoak
Eta zuk zure armairuko zein oinetako dituzu gustukoen? Erabili ereduan azpimarratuta dauden egiturak.
OHARRA: aukera baduzu, eraman zure gustuko oinetakoen argazkia klasera eta irakurri zure
deskribapena taldekoen aurrean. Denon argazkiak nahastu ondoren, ea besteek asmatzen duten zein
oinetakoei buruz ari zaren.


NIRE OINETAKO GUSTUKUENAK
Niretzat oinetako gustukoenak bota marroi
hauek dira. Oinetako hauek larruzkoak
dira, eta oso sendoak, baina erosoak dira.
Duela bi urte erosi nituen Huescako kirol-
denda batean. Niri asko gustatzen zaizkit
oinetako hauek, mendian ibiltzeko
aproposak direlako. Baina ez dira oso
egokiak kalean ibiltzeko, pisutsuak dira eta.
Eguraldi oso hotza egiten badu, eta
Pirinioetara joaten bagara, beti bota hauek
janzten ditut... asko babesten dute, eta
oinak lehor-lehor ibiltzen ditut.

martes, 3 de mayo de 2016

Deskribatu zure emaztegaia/senargaia/neska-laguna/mutil-laguna

Zure lagun batek jakin nahi du nolakoa den zure senargai/andregai berria, ez duelako ezagutzen. Deskriba ezazu (50 hitz idatzi):








EREDUA:

(Nire andregaia, Carlota, oso jatorra da. Gaztea da, ile luzea du eta oso sinpatikoa da. Ez da hemengoa, Kolonbiakoa baizik. Oso ondo pasatzen dugu beti: zinemara, diskotekara edo paseatzera joaten gara. Donostian bizi da bere gurasoekin eta taberna batean lan egiten du asteburuetan. Niri asko gustatzen zait eta ziur nago zuri ere gustatuko zaizula. )

lunes, 2 de mayo de 2016

Bullyng-aren aurkako Nazioarteko Eguna.

Bullyng-aren aurkako Nazioarteko Eguna.

Irubide ikastetxeko beste ikasgela askotan bezala, gurean ere, Bullying-aren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, gogoeta txiki bat egin behar dugu. Arazo aurre egiteko idatz ezazu idazlan motz bat, bururatzen zaizkizun irtenbide batzuk emanez.

EGITURA:

Sarrera: azaroaren nondik-norakoak.
Gorputza:
- Irtenbidea.
-Irtenbidearen aldeko argudioak.
-Ondorioa.

jueves, 14 de abril de 2016

GAIAK.

  1. AURKEZPENA.BIOGRAFIA.
  2. HIRIA.BIDAIAK.
  3. FAMILIA ETA LAGUNAK.
  4. ZURE ETXEA. ETXEBIZITZA.
  5. JANARIA. OHITURA OSASUNTSUAK.
  6. EROSKETAK.
  7. LANA. OPORRAK. OHITURAK.
  8. OSASUNA. GORPUTZA. BIZITZA OSASUNTSUA.
  9. INGURUMENA. EKOLOGIAK.EGURALDIA.
  10. HERRIA ALA HIRIA? GIDA TURISTIKOA. MENDIA ALA HONDARTZA?
  11. LANA.IKASKETAK.
  12. AISIALDIA.
  13. ANIMALIAK.
  14. TELEBISTA, ORDENAGAILUAK.

EBALUAZIO HONETAN GUTXIENEZ 10 IDAZLAN EGIN BEHAR DITUZU, 10 LERROKOAK

martes, 5 de abril de 2016

AEK-ri buruzko informazioa eskatu

.
Egitekoa: e-mail bat idatzi.
Uda honetan euskara ikastera barnetegi batera joan nahi duzu. E-mail bat idatzi AEK-ko arduradunari.
E-mail horretan eman zure datuen berri: non ikasi duzu, noiztik, norekin, zein mailatan, astean zenbat orduz, zein libururekin...
Baldintza edo kondizioei buruzko informazioa eskatu: prezioa, lekuak, datak, ikas-materiala...

miércoles, 16 de marzo de 2016

1.ikaslea

8.ikaslea

GAIAK. HIRUGARREN EBALUAZIOA.

  • OHITURAK.BIZITZA OSASUNTSUA.
  • EGURALDIA. GEOGRAFIA.
  • ETXEBIZITZA. ETXEKO EGINBEHARRAK.
  • BIDAIAK. IKASKETA-BIDAIAK.TXANGOAK.
  • ANIMALIAK. MASKOTAK.
  • AISIALDIAK. GAZTEAK ETA GIROA.
  • IKASKETAK.
  • TEKNOLOGIA BERRIAK. INFORMATIKA.
  • LANA. LANPOSTUAK.
  • EROSKETAK. MODA.
  • BAZKARIA. OSASUNA.
  • GARRAIOBIDEAK. ENERGIA ALTERNATIBOAK.
  • KIROLAK. ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK.
  • TATUAJEAK.

lunes, 1 de febrero de 2016

TELEBISTA ALA ORDENAGAILUA? ORDENAGAILUA ALA MUGIKORRA?

Ordu asko pasatzen duzu telebistaren aurrean edo ordenagailuaren aurrean? Noiz ikusten duzu telebista? Zein programa ikusten duzu? Etxean denbora-mugarik jartzen dizute telebista ikusteko? Eta ordenagailuarekin ibiltzeko? Noiz ikusten duzu telebista gehiago: udan ala neguan? Zergatik? Zer nahiago duzu denbora-pasarako: telebista, ordenagailua ala mugikorra?



Kirola

Kirolik egiten duzu? Kirol-saiorik ikusten duzu?
Egitekoa:
Kirola gustuko duzu? Kirolik egiten duzu? Eta ikusi? Gustura egiten duzun kirolaz
 edo ikusten duzunaz idatzi behar duzu. Zehatzago azaldu zein den zure gustuko kirola.
 Nola egiten duzun eta zergatik duzun gogoko.
Kirolik egiten ez baduzu, gustura ikusten duzun kirolaz hitz egin, noiz eta non ikusten duzun, zergatik duzun gogoko.
Kirolari gogokoren bat baduzu, esan nor den, nolakoa den eta zergatik miresten duzun.
Zure gustuko kirolarekin/kirol-talderen batekin edo kirolariren batekin lotutako
gertaeraren bat konta dezakezu.

viernes, 8 de enero de 2016

ELKARTRUKAKETA GIPUZKOAKO HERRI BATEKIN

Euskaraz gehiago hitz egiteko, zure eskolan “intercambio” moduko bat antolatu dute Gipuzkoako herri bateko ikasleekin. Orain hango ikasleak hona etorriko dira, eta zuen etxeetan hartu beharko dituzue. Zure etxera Imanol izeneko mutila joango da. Zuk Imanoli idatzi behar diozu eskutitz bat hauxe esateko:
 • Zu nor zaren
 • Zure familia zein den
Non bizi zaren
• Etxea nolakoa den .

ARGENTINAKO EGURALDIA

1.-  Abuztuko lehenengo astean joango zara Argentinara oporretara. Ez dakizu zer eguraldi egingo duen, eta gogoratu zara Euskalmet agentzian ematen dutela informazio hori. Idatzi e-mail bat Euskalmet agentziari Argentinan egun horietan zer eguraldi egingo duen galdetzeko.